Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mundu magikoa

abestiaren irudia

Diskoa: Herriko festetan

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Aisialdia

Azpigaiak: Zirkua, pailazoak, magia, joko malabarak, akrobaziak…

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2017

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 03:34 min

Gako-hitzak: magia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MUNDU MAGIKOA

Ikustarazi hiru eta lau

beti ez direla zazpi

edo bestela globo batekin

sortzea mila marrazki

karta jokoa edo txistera...

nork ez du izan nahi azti

sekretu denak magia hitzak

berarekin daramazki.

 

Alaitasunez koka gaitezen
ilusioen atean

barre algarak oparitzeko

mundu magiko batean.

 

Magiak ez du bere parean

ez oztopo ta ez traba

zailtasunetan laguntzen gaitu

zintzo bertatik bertara

une askotan bihurtzen daki

negar malkoa algara

ezinezkoa, trukuen bidez

posible bihurtzen bada.

 

Alaitasunez koka gaitezen
ilusioen atean

barre algarak oparitzeko

mundu magiko batean.

 

Munduan beti dagoen arren

zer ipini, zer kendua...

ezin daiteken kendu zerbait da

magiaren ukendua

goza dezagun urte oso bat

balitz gisan segundua

ze munduaren magiak janzten

du magiaren mundua.

 

Alaitasunez koka gaitezen
ilusioen atean

barre algarak oparitzeko

mundu magiko batean.

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia