Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Munduko ondasuna

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 5

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Norberaren zaintza Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Elikadura Osasun fisikoa

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2006

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 01:58 min

Gako-hitzak: elikadura

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ONDASUNA

Osasuna, osasuna,

munduko ondasuna,

ondo, ondo elikatuz

zaindu behar duzuna.

Osasuna, osasuna.

 

Goizean jaiki alai-alai

eta patxadan gosaldu,

litxarreriak utzi eta

eguerdian bazkaldu,

arratsaldean jolastu,

jolastu eta askaldu,

ilunarekin batera

kontu-kontari afaldu.

 

Osasuna, osasuna...

 

A, B, C, D, E bitaminak,

beharrezkoak direnak,

marrubi, ogi, barazkiak,

jaki goxoak denak,

arrain, laranja, tomate,

aukeratu goxoenak,

gehiago ere badira,

esan zuk haien izenak.

 

Osasuna, osasuna...

Hitzak: Joxan Ormazabal    Musika: Imanol Urbieta

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia