Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Mutilzaharraren despedida (Gipuzkoa)

abestiaren irudia

Diskoa: Txulufrina eta arrosa

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Aisialdia

Azpigaiak: Ohiturak eta jaiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Alex Sardui

Urtea: 1999

Diskoetxea: Elkarlanean

Iraupena: 03:11 min

Gako-hitzak: mutilzaharra

Oharrak: Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1040

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

MUTILZAHARRAREN DESPEDIDA

Dozena bat bertso berri
gazteen kontsolagarri,
nere mingaina sano dan arte
nahi nituzke jarri.
Begiratuaz elkarri
andrerik ezin ekarri
mutilzaharraren despedida zer den
esango dut sarri.

Egon zaitezte aditzen
zahartuta nola gabiltzen,
gazte denboran ezkondu gabe
errez da gelditzen.
Ajeak zaizkit berritzen
eta indarrak urritzen,
orain jarri naiz soldata gabe
anaia serbitzen.

Anaiak nauka mendian
koinatak aldamenean,
gazte denboraz akordatzen naiz
sasoia joanean.
Ez dut gularik janean
gau eta egun beti lanean,
ondo egin eta esker gaiztoa
gero azkenean.

Lehenago erromerian
dama gazteen erdian,
jira ta bira ibiltzen nintzen
fanfarroikerian.
Orain tristura begian
nago estadu larrian,
pipa bat hartu hortzean
eta suaren guardian.

Orain galdu naiz ederki
merezi bainan hobeki,
neskatxak ere ez didate nahi
aterik ireki.
Badute mila aitzaki
gazteagoak izaki,
estimazio txarra nola den
mutilzaharrak daki.

Horra iloba gazteak
mutilzaharraren trasteak.
Irabazirik ez du izango
horiekin sastreak.
Zimurtu zaizkit hesteak
begiak dauzkat tristeak,
eskarmentua izan zazute
nerekin besteak.

Alex Sardui

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia