NARRATZAILEA: ALMANZORREK, SANTXO gARTZES II. ABARKARI HARRERA KORDOBAN, 992. URTEAN
Iritsi zen baskoien burua Kordobara eta Al-Zahira palaziora izan zen eramana,
bera beldurtzeko propio prestaturiko erakustaldi militar beldurgarri batek lagundua.
Bere biloba, Almanzorren eta Abda erregina baskoiaren semea,
hargatik Abd al-Rahman Santxuelo deitua,
aurreko urtean eta oso gaztea izan arren bisir titulua jaso zuena,
bere amaren aldeko aitonaren enkontrura irten zen,
dignatario eta ofizialen segizio liluragarri baten artean.
Iruñeko erregeak, bere bilobaren aurrean zalditik jaitsi,
eta oina besarkatu zion azpiratze keinu bezala.
Almanzorrek eskainitako audientzia,
handikeria izugarriz egon zen inguraturik.
Agintaria, tronuan jesarria zegoen bere bisir guztiez inguraturik.
Hasi palazioaren atetik eta harrera gelaraino,
guardia beltz eta guardia eslaviarrak ilara bikoitz bat osatzen zuten.
Behin bere presentzia baimendurik,
Santxo II.ak behin baino gehiagotan musukatu zuen lurra
eta gero bere suhiaren eskuak eta oinak.
Orduantxe gerturatu zioten urre koloreko jesarleku bat,
eta bertaratuak bertatik aterata, kristauak,
izandako jarrera menderakaitzagatik
Almantzorrek leporatutakoak entzun behar izan zituen.
Palaziotik atera zen gero,
lehengo giro zeremoniatsu berdinarekin,
mando talde batek eman zitzaizkion opari guztiek
bere bizitokira garraiatzen zuten bitartean.
Enrike Solinís
Maika Etxekopar
Euskal Barrok Ensemble
Ibn Al-Jatib- en arabera (Loja, 1313-Fez, 1374)
Kitab a'mal al-a'lam- etik ("Gizon entzutesuen balentrien liburua")