Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Natura

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Ohitura jasangarriak, iraunkortasuna, energia berriztagarriak eta birziklapena Naturako elementuak: ura, lurra, airea, sua Natura

Abeslaria/Artista/Taldea: 3txulo

Urtea: 2019

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 03:30 min

Gako-hitzak: natura babesa ingurunea birziklatu zaindu

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

NATURA
 
Na na na
tu tu tu
Natura (bis)
 
Nahiz eta lainoen artean
biderik ez ireki
goizero
gure artean zaitugu, Eki.
 
Zure lehen izpiekin
inurriak emeki
zuhaitzen adarretan
pozez dira jaiki.
 
Aire garbia
nahi dugu arnastu
animalia libreekin
mendian nahastu.
 
Eskolan, etxean
edo kalean
natura artatu dezagun
denon artean.
 
Ingurunea
babesteko uneaaaaaa
planeta garbi maite dugunon
topagunea! (bis)
 
Na na na
tu tu tu
Na na na
tu tu tu
Natura (bis)
 
Berrerabili
ez eman erretiroa
birziklatuz zaindu
ingurugiroa.
 
Badakizu direla
guztion arduraaaaa
sua, lurra
airea eta ura.
 
Aire garbia
nahi dugu arnastu
animalia libreekin
mendian nahastu.
 
Eskolan, etxean
edo kalean
natura artatu dezagun
denon artean.
 
Ingurunea
babesteko uneaaaaaa
planeta garbi maite dugunon
topagunea! (bis)
 
3txulo

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia