Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Naturaren haziak

abestiaren irudia

Diskoa: Herriko festetan

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Norberaren zaintza

Azpigaiak: Elikadura

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2017

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 02:27 min

Gako-hitzak: natura magia entsalada merendola

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

NATURAREN HAZIAK

Auskalomendiko merendolara

janaria ekarri beharko bada,

Hazi magiko merke batzuk, hara!

Erosi eta moldatuko gara.

 

Magiarik gabe naturarik ez,

naturarik gabe magiarik ez!

Dirua diru izango da baina

ez da magia egiteko haina!

 

Ze magia eta ze hazi klase!

Hemen ez zaigu ari hazten eze!

Etxeko almazenetik belaxe

Ea ekarri daiteken zeoze!

 

Magiarik gabe naturarik ez,

naturarik gabe magiarik ez!

Dirua diru izango da baina

ez da magia egiteko haina! (bis)

 

Tomate, letxuga eta patata

denak ontzi bakarrera botata

egingo dugu entsalada aparta!

Ta bukatzeko azenario tarta!

 

Datozeneri ahoan irria

sortzea da hain interesgarria!

Asetuz gosea eta egarria

alaituko dugu Euskal Herria!

 

Magiarik gabe naturarik ez,

naturarik gabe magiarik ez!

Dirua diru izango da baina

ez da magia egiteko haina!

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia