Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Nazaretako tenplu santuan (Marijesiak) (Markina, Zeberio. Bizkaia)

abestiaren irudia

Diskoa: Oles ta Oles

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pantxoa eta Peio

Urtea: 1997

Diskoetxea: Elkarlanean

Iraupena: 02:39 min

Gako-hitzak: Jesus

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia
  • Erlijio jakin baten aldeko erabilera ezegokia.

Abestu dezagun!

NAZARETEKO TENPLU SANTUAN

Nazaretako tenplu santuan
dontzeila eder bat jarririk.
Izena bere Maria dauko
graziaz ordenadurik.
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.

Ate-bentanak guztiak bere
barrutik daukaz itxirik.
Barrutik daukaz itxirik eta
inoz sartu ez daiten gizonik.
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.

―Ez, ez plantadu dontzeila ederra
hemen ez dator gizonik.
Aita eternoak bialduta dator
Gabriel zeruetatik.
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.

―San Gabriel Zeruetarik
enbajada zerori.
Jesusen ama izan egiteko
badozu borondaterik?
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.

―Nik borondatea badot baina
ez dot merezimenturik.
―Merezimentu daukazulako
zeu zagoz eskojidurik.
Bai Belenen eta bart Belenen
jaio da Jesus Nazaren.

―Doministiku peneaz pena,
peneaz doministiku.
Zeure entrainetan
Salbadorea dala sortu.
Bai Belenen eta bart Belenen
Jaio da Jesus Nazaren.

Pantxoa eta Peio

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia