Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Neguko oporrak

abestiaren irudia

Diskoa: Neguari abesten

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Aisialdia Objektuen, materialen, denboraren eta espazioen esplorazioa

Azpigaiak: Oporrak Denboraren antolaketa: urtaroak

Abeslaria/Artista/Taldea: Ene Kantak

Urtea: 2012

Diskoetxea: Ene Kantak

Iraupena: 02:28 min

Gako-hitzak: negua urtaroak oporrak

Oharrak: Karaokea   -   Kurkuluxetan elkarteko lagunek elizaren egutegia eta ikuspegiari lotutako tradiziozko kantagintza gainditu eta bestelakoa proposatzen duen kantu multzoa bildu dute. Kantuotan, eta mitologia, solstizioa, natura eta neguko giroaren  bidez gure tradizioak helarazi nahi dizkiete haurrei, euren esanetan “zenbait balio transmitituz, batez ere, laguntasuna eta berdintasuna”.

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

NEGUKO OPORRAK

NEGUA DA, ABENDUA, KALEAN JOLASTU GARA
ELURRETAN, BLAI EGINDA, GOAZEN SUTONDORA DI-DA!

ESKULARRUAK, KATIUSKAK KENDU ETXEKO ATARIAN
ETA EZ AHAZTU TXANO BUSTIA ESKUTAN HARTZEAZ

NEGUA DA, ABENDUA, KALEAN JOLASTU GARA
ELURRETAN, BLAI EGINDA, GOAZEN SUTONDORA DI-DA!

HORTZAK KLA-KLA-KA, ESKUAK MORE HOTZAREKIN NORMALA
NOIZ PASAKO ZAIT, HAU DA HAU MINA HAU DA HAU DARDARA!!

NEGUA DA, ABENDUA, KALEAN JOLASTU GARA
ELURRETAN, BLAI EGINDA, GOAZEN SUTONDORA DI-DA!

TXINGURRITU ZAIT GORPUTZ OSOA EZ DA SEINALE TXARRA
ORAIN JANTZIAK BEROGAILURA BIHARKO LEHORRAK

NEGUA DA, ABENDUA, KALEAN JOLASTU GARA
ELURRETAN, BLAI EGINDA, GOAZEN SUTONDORA DI-DA!

GAUR EURIA DA, PROTAGONISTA ELURRA DESEGIN DA
BAINA BERDIN DU, PUTZUAK DAUDE! SALTOKA ARIKO GARA!!

NEGUA DA, URTARRILA, KALEAN JOLASTU GARA
EURIPEAN, BLAI EGINDA, GOAZEN SUTONDORA DI-DA!

NEGUARI ABESTEN - ENE KANTAK

LETRA ETA MUSIKA: Nerea Urbizu
ABESLARIA: Igor Elortza

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia