Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Nekazariak baratzan

abestiaren irudia

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…

Abeslaria/Artista/Taldea: Kantulagun

Urtea: 2018

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 01:10 min

Gako-hitzak: nekazaria baratza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

NEKAZARIAK BARATZAN
 
Nekazariak baratzan,
Nekazariak baratzan,
Lan eta lan dabiltza,
Nekazariak baratzan.
 
Nekazariak baratzan,
Patatak lurretik altxaz,
Lan eta lan dabiltza,
Patatak lurretik altxaz.
 
Nekazariak baratzan,
Jetziz behiaren esnea,
Lan eta lan dabiltza,
Jetziz behiaren esnea.
 
Nekazariak baratzan,
Nekazariak baratzan,
Lan eta lan dabiltza,
Nekazariak baratzan.
 
Nekazariak baratzan,
Ardiei emateN jana,
Lan eta lan dabiltza,
Ardiei ematen jana,
 
Nekazariak baratzan,
Ezin zapaldu balazta,
Lan eta lan dabiltza,
Ezin zapaldu balazta.
 
Lan eta lan dabiltza,
Nekazariak baratzan.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia