Diskoa: Asko maite zaitut, nik
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Identitatea
Abeslaria/Artista/Taldea: Jean Baptiste Elizanburu
Urtea: 2009
Diskoetxea: Elkar
Iraupena: 02:40 min
Gako-hitzak: etxea
NERE ETXEA (IKUSTEN DUZU GOIZEAN)
Ikusten duzu goizean
argia hasten denean,
menditto baten gañean,
etxe ttipitto aintzin xuri bat,
lau haitz haundiren artean,
iturriño bat aldean
txakur txuri bat atean,
han bizi naiz ni pakean.
Nahiz ez den gaztelua,
maite dut nik sorlekua,
aiten aitek hautatua.
Etxetik kanpo zait iduritzen
nonbait naizela galdua.
Nola han bainaiz sortua,
han utziko dut mundua,
galtzen ez badut zentzua.
Etxean ditut nereak,
akuillu, haitzur, goldeak,
uztarri eta hedeak.
Igazko bihiak ditut oraino,
txoko guztiak beteak.
Nola igaran urteak
ematen badu besteak,
ez gaitu hilen goseak. (bis)
Jean Baptiste Elizanburu
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.