Diskoa: Hou Pitxu hou!
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Tradizioak: Inauteriak
Abeslaria/Artista/Taldea: Amaia Zubiria
Urtea: 1998
Diskoetxea: Elkarlanean
Iraupena: 03:08 min
Gako-hitzak: Santa Ageda
Oharrak: Diskoaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=8 Santa Ageda azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=319 Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=326
NEURE KRISTAUAK BADAKIZUE
Neure kristauak badakizue
noiz dogun Santa Ageda,
lege zaharreko usadioa
kantetan gatoz atera.
Gobernadore Palermokoak
aginduria baeban,
Santa Ageda hain zan ederra
haren andratzat nahi eban
Gizon handia izanagaiti
hori logradu ez eban,
lehendabiziko azotaduak
horregaiti izan zituan.
Soldadu batek itandu eutsan
aber nahi eban aldatu,
Santa Agedak erantzun eban
Jesus nahiago nik maitatu.
Bere bularrak ebagiteko
kutxiloagaz ondotik,
negargarrizko tristurarekin
osoz bularrak kendurik.
Orain hasita gura genduke
etxekoandrea notadu,
errotapean harria
haren ganean txoria.
Etxe honetako etxekoandreak
sedazko gona gorria,
honarik aurrera deituko jako
doña Birjina Maria.
Lukainkatxo bi guri emotea
ez da milagro handia,
etxekoandrea parkatu
ez bazara ondo notadu.
Orain hasita gura genduke
dama gaztea notadu,
neskatxu gazte lilia
zure kolore gorria.
Zure matrailak iduritzen jat
krabelinaren orria,
krabelinaren orria eta
larrosa maiatzekoa.
Orain begira hementxe nago
damatxu bihotzekoa,
damatxu gazte parkatu
ez bazara ondo notadu.
Amaia Zubiria
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.