Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Neure txiki polita

abestiaren irudia

Diskoa: Neure txiki polita (Gorbeialdeko kantuak oroituz)

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Gontzal Mendibil

Urtea: 2011

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 05:19 min

Gako-hitzak: harremanak

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

NEURE TXIKI POLITA

Neure txiki polita

zelan zara bizi (bi)

zortzi egun honetan maitia

ez zaitut ikusi

 

Badakit zabizena

neugandik igesi

ez dautsudala hartzian maitia

sentimendu gitxi.

 

Pasetan nazanian

zeure ateetatik

negarrak urtetan daust maitia

begi bietatik.

 

Ez dago larrosarik

arantzarik gabe

amodiorik ez da maitia

penarikan bage.

 

Ama zeuriak neuri

bidean topaute

ez deuste egiten berbarik maitia

burue bueltaute.

 

Ama zeuriak neuri

berba ez egiteko

ze palazio ete dauko maitia

zeuri emoteko.

 

Palazio eder bat

hatxaren gainian

ez da euririk sartzen maitia

aterri danian

ez da haxerik sartzen maitia

ez dabilenean.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia