Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ni, ni, ni!

abestiaren irudia

Diskoa: Zazpikoloroa

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Balioak Norberaren irudia

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots

Urtea: 2011

Diskoetxea: KATXIPORRETA

Iraupena: 02:06 min

Gako-hitzak: harrokeria berekoia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

NI, NI, NI!

Hau da txoramena

Ni naiz politena

Ni munduko sudur-gorri

Eder galantena

OOOOO!

Neroni ni ni ni

beti xarmangarri

pinpirin, piruleta,

txokolate marrubi!

ÑAM!

Pirritx, firin-faran

oilandaren dantzan

ko ko ko ko 

ni ni ni ni

zu, beti zu

zeurekoia,

harroa, itsusia,

ze itsusia!

 

Hau da goxamena,

ni naiz ni guaiena

ni apaina, elegante

eta elefante

ÑO!

Neroni ni ni ni

moderno ni no ni

distira, kolore

katua bezain dotere

MIAU!

Porrotx haizetia,

txukunurrutia

purrut, purrut!

ni ni ni ni

zu, beti zu

zeurekoia,

harroa, itsusia,

ze itsusia!

 

Hau da ahalmena

ni naiz bizkorrena

suziridun lasterketa-

autoa bezala

ÑIUUUUM!

Neroni ni ni ni

trebe ta izukaitz

begiak itxita baietz igo

zortzi zuhaitz

JA!

Marimotots hara

eroriko zara

ai ai ai ai

ni ni ni ni

zu, beti zu

zeurekoia,

harroa, itsusia,

ze itsusia!

    ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia