Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Nire aberria

abestiaren irudia

Diskoa: Txanela 5

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Identitatea

Abeslaria/Artista/Taldea: Txanela

Urtea: 2006

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 02:37 min

Gako-hitzak: euskara aberria

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

NIRE ABERRIA

Nire aberria lurra bezain zaharra da,

baina ez da lurra bakarrik;

haizeak bezala inguratzen nau eta lotzen askatzen nauelarik.

Nire aberria suaren antzekoa da,

beti bera, berria beti;

epeltzen nau kanpoan hotz dagoenean,

eta erretzen ere badaki.

 

Aberriaren mugak, euskararenak,

gure baitan daude gehienak;

euskara zabalduaz lau haizetara,

zabalago egiten gara.

 

Nire aberria harrizko herri bat da,

hitzezkoa eta hitzekoa;

altzairuzko txakolin, ardo zurezkoa,

eta hondar anonimoa.

Nire aberria burdin bihurri bat da,

oroimenean arindua;

itsaslaminen batek herdoilezko kantu

etorkizunez fosildua.

 

Aberriaren mugak, euskararenak...

Hitzak: Joxerra Garzia     Musika: Txomin Artola

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia