Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Nire gorputza da

abestiaren irudia

Diskoa: Amets

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Gorputzaren irudia eta kontrola Norberaren irudia

Abeslaria/Artista/Taldea: Kantu Kolore

Urtea: 2018

Diskoetxea: Kantu kolore

Iraupena: 03:53 min

Gako-hitzak: nire gorputza norberaren irudia norberaren eskubideak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

 

NIRE GORPUTZA DA

Berritsu-isilak, polit-itsusiak,

argal-lodi, ilun-argi,altu-baxuak,

elbarri eta itsu, gor edo mutuak.

Denak ezberdinak, eskubide berberak.

 

Gorputz eta izaera bakarrekoak gu,

nork bere burua maitatu,

nik badakit zer nahi dudan,

zer egingo dudan, aukera nirea izango da!

 

Nire gorputza da

aske eta librea,

nahi dudan moduan,

maite dudan munduan.

 

Elkartu, sentitu, nahi duzunarekin.

Zer lagunekin batu, aukera zeuk egin.

Zure desio eta zaletasunekin

aurrera egin maitatzen zaituztenekin.

 

Gorputz eta izaera bakarrekoak gu,

nork bere burua maitatu,

nik badakit zer nahi dudan, zer egingo dudan,

bidea nirea izango da!

 

Nire gorputza da

aske eta librea,

nahi dudan moduan,

maite dudan munduan.

AMETS - KANTU KOLORE

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia