Diskoa: Haur Jolasen Abestiak III
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputz-lengoaia Musika-lengoaia Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Korro jolasak Musika-tresnak Trebetasunak
Abeslaria/Artista/Taldea: Hik hasi
Urtea: 2002
Diskoetxea: Xangorin
Iraupena: 02:55 min
Gako-hitzak: musika tresnak
NIRE LAGUNAREN TXAKURRA
Nire lagunaren txakurrak,
nire lagunaren txakurrak,
nire lagunaren txakurrak,
gitarra jotzen du.
Fli fla fli flaio, fli fla fli flaio, fli fla fli flaio, gitarra jotzen du.
HAUR JOLASEN ABESTIAK III – HIK HASI
Musika eta hitzak: Herrikoiak
Nola jolasten den
Korroan eserita, erritmoari jarraituz,
ezkerreko lagunaren izterren gainean jo,
gero norberaren izterretan, eta ondoren eskuinekoarenetan.
Gitarra jotzen du esatean, gitarra jotzen ari balira bezala egin.
Fli fla fli flaio esatean, biolina joko balute bezala egin
Erritmoaren abiadura aldatzen joaten da
Hasieran erritmo normala, gero lasaia, ondoren azkarra...
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.