Diskoa: Zazpikoloroa
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2011
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 02:56 min
Gako-hitzak: aniztasuna
NORK AGINDU DU?
Askatuko balira zazpi koloreak
Zoriontsuagoak ginateke dena
Ile gorri, azal beltz, begi berde, urdin
Dena eta ezer-ez litzateke berdin
Nork agindu du mundu kolore bakarra
Egunero irten ahal bada ostadarra?
Ez bagenu onenak sentitu beharrik
Ez legoke traketsik, narratsik, zatarrik...
Izango ez bagenu gugan handinahirik
Ez legoke txirorik, ahulik, txikirik...
Nork agindu du...
Gure burua maite bagenu gehiago
Inor baztretu nahirik ez genuke izango
Desberdinak maitatzen jakingo bagenu
Berezi izateaz harro geundeke gu
Nork agindu du...
ZAZPIKOLOROA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.