Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Oi Bethlem! (Iparralde)

abestiaren irudia

Diskoa: Oles ta Oles

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak

Abeslaria/Artista/Taldea: Pantxoa eta Peio

Urtea: 1997

Diskoetxea: Elkarlanean

Iraupena: 03:21 min

Gako-hitzak: Bethlem

Oharrak: Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=98

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia
  • Erlijio jakin baten aldeko erabilera ezegokia.

Abestu dezagun!

OI BETHLEM!

Oi Bethleem!,
hala egun zure loriak;
oi Bethleem!,
ongi baitu distiratzen
zuganik heldu den argiak
betetzen ditu bazter guziak,
oi Bethleem!

Zer ohore!
Ala baitzare goratua!
Zer ohore!
Zer grazia! Zer fagore!
Zeruaz zare hautatua.
Jesusen zare sorlekua,
zer ohore!

Guregatik
Jainko bat botherez bethea,
guregatik,
jausten da Zeru goratik
bai sortzen da Jesus maitea,
biktima motarik gabea,
guregatik.

Mainateran
datza haurrik aberatsena,
mainateran!
Nork zukeen sekulan erran
Zeru-lurren jabea dena
ikusiren zela etzana
mainateran!

Artzainekin
heldu naiz zugana lehiaz,
artzainekin,
hek bezala nahiz egin
adoratzen zaitut, Mesias,
eta maite bihotz guziaz,
artzainekin.

Ez dut deusik,
o, Jesus, zuri eskaintzeko,
ez dut deusik,
bihotz hobendun bat baizik
eskerren zuri bihurtzeko
hainbat emaitzen pagatzeko,
ez dut deusik.

Pantxoa eta Peio

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia