Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Oilo bat galdu zaio / Neure txikitxo polit ederra

abestiaren irudia

Diskoa: Abrite Portas

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Komunikazio-interakzioa Literatura

Azpigaiak: Lo-kantak eta magaleko jolasak Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoakā€¦

Abeslaria/Artista/Taldea: Miel A. Elustondo, Jabier Kalzakorta

Urtea: 2011

Diskoetxea: Ikastolen elkartea

Iraupena: 01:28 min

Gako-hitzak: loa

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

OILO BAT GALDU ZAIO
 
Oilo bat galdu zaio
Mari Mondrongori
Seinale onak ditu
Agertu baledi
Buztana pardo-pardo
Haren arrautzak
Bolea dirudi.
 
......................................
 
NEURE TXIKITXO POLIT EDERRA
 
Neure txikitxo polit ederra
ez egin Lorik basoan
azeriak eroan ez zaitzan
erbia zarelakoan:
erbiak eta aingerutxoak
ezagun dira basoan.
 
Lotxo engainadore
traidore faltsua
engainatu iguzu
guri umetxoa.
 
Ederra zarela
kalean diote
ez zara zu ederra
gezurra diote:
ez zara zu ederra,
arropa baino,
ez dituzu zureak
inorenak baino.
Etortzen zaizunean
arropen jabea
triste geldituko da
bihotza zurea.
 
Iretargi ederra
zeruan zer berri,
zeruan berri onak
orain eta beti.
 
Miel Elustondo, Jabier Kalzakorta

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia