Diskoa: Zeru izpiƱo bat
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Paisaiaren osagaiak: ibaiak, itsasoak, mendiak, habitatak, ekosistemak...
Abeslaria/Artista/Taldea: Hala Dzipo
Urtea: 2017
Diskoetxea: Hala Dzipo Kultur Ekintzak
Iraupena: 04:26 min
OLATU TXIKIA
ALDE BATERA NOA ETA GERO BESTERA
GORA, BEHERA, GORA BAI
OLATU TXIKIA NAIZ.
ITSASONTZIA NIRE ALTZOAN ESERI DA
OZEANOAN NI NAIZ HEMENGO KAPITAINA.
ENBATA DATOR GOGOR, TXIMISTAK ERE HASERRE
EURIA BARRA-BARRA, HASI NAIZ NI ZORATZEN.
ITSASERTZERA NOA, BIDAIA BUKATU DA
OLATUARI AGUR, MUXU ETA LOTARA.
IPUINA:
BAZEN BEHIN JENDE TXIKIZ OSATURIKO HERRI TXIKIA
HALA ERE, BAZEN AMETS HANDIAK IZATEN ZITUEN UME TXIKIA
GAU MAGIKO BATEAN UMEAREN AMETS HANDI HURA BENETAKOA BILAKATU ZEN.
BALE ERRALDOI BAT HERRIKO KALEETAN BARRENA KALEJIRAN AZALDU
ETA TXOKOLATEZKO MUXUAK HERRIKO LAGUN GUZTIEN GAINEAN ISURTZEN HASI
ZEN.
UME TXIKIA KALERA ATERA ETA KALE KANTOIAK TXOKOLATEZ ZIPRIZTINDURIK
ZEUDELA IKUSI ZUEN.
SEKRETU BAT KONTATUKO DIZUET:
NI NAIZ GAUZA HANDIAK AMESTEN DITUEN UME TXIKI HURA.
ZERU IZPIÑO BAT - HALA DZIPO
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.