Diskoa: Kantakerixak (Oñatiko kontu zaharrak eta kantu barrixak)
Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak
Abeslaria/Artista/Taldea: Osaba Kimu
Urtea: 2022
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 03:24 min
OÑATI ITSASONTZI BAT DA
Iraultza da arrainen
ametsik zaharrena,
baina ez zen iritsi
hamaikagarrena.
"Urak eramaten du
urak dakarrena"
eta ez ginen jaio
errekan barrena.
Ez dira asko ari
borrokan kalean,
itsaso hasarretu
eta zabalean.
Gehienak bizi dira
modu apalean
motor baten korronte
artifizialean.
Itsasoan arrainak?
putzuan txantxikuak?
lauza zuri ala beltz
etengabe saltoka
Gardena, argitsua,
garbia, zabala..
Pezera normatibo
heterosexuala,
Deskubrituko duzu
barruan zauzkala
buruarekin jotzen
baduzu kristala.
Itsasoan arrainak?
putzuan txantxikuak?
lauza zuri ala beltz
etengabe saltoka.
Aloña mendiaren
itzalpe luzean
gizarte endogamiko
ilun ta hertsia
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.