Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ongi etorri

abestiaren irudia

Diskoa: Poxpolin Marisorgin

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak

Azpigaiak: Familiako kideak eta zuhaitz genealogikoak

Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2003

Diskoetxea: Matxinsalto

Iraupena: 03:23 min

Gako-hitzak: jaio neba-arrebak jaio berria

Oharrak: 28. abestia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ONGI-ETORRI

Berri pozgarria

izan dut gaur etxean

ume txikia dauka

amak sabelean

txalburu baten moduan

igeri ur goxotan

berak ez daki

hemen nago ni.

 

Ongi-etorri, gure ninia

oi, gure maitia

 

Sabel biribila

neska ala mutila

ostikotxoak jotzen

bazoaz handitzen

nik kantatzen dizut zuri

eskua gainean jarriz

zuk badakizu

hemen naukazu

 

Ongi-etorri, gure ninia

oi, gure maitia 

POXPOLIN MARISORGIN– TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia