Diskoa: Baloreak
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak Harremanak Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Beste hizkuntzak Euskara Aniztasuna: etnia-, erlijio- eta sexu-aukera, askotariko gorputzak... Identitatea Trebetasunak Askotariko gorputzenganako identifikazioa eta errespetua
Abeslaria/Artista/Taldea: Baloreak
Urtea: 2008
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 01:32 min
Gako-hitzak: ezberdin hizkuntzak euskara maite baloreak ongi etorri
Oharrak: Zeinu hizkuntza
ONGI ETORRI (NORTASUNA)
Zer edo nor garen?
Bueno, gu Baloreak gara.
Handiak, txikiak, ertainak, oso handiak, oso txikiak…
Lotsatiak, lotsagabeak...
Ausartak, beldurtiak, trebeak edo traketsak.
Txuriak, beltzak, horiak, berdeak...
Berdeak ere bai?
Noski, zergatik ez.
Bai.
Denontzat ditugu ateak irekita.
Geure artean euskaraz mintzatzen gara
Eta ikaragarri maite dugu
Mundua ikusteko geure era da eta.
Maite dugu baita ere, beste hizkuntza pilo batean aritzea:
Falamos galego
We love speaking English
Ana netkalam hassania
Hablamos castellano
Parlem català
Ta nahi genuke, bai, milaka hizkuntza gehiago ezagutu.
Maite dugu bidaiatzea
Munduko mila txoko ezberdin ezagutzea
Eta mila lagun berri egitea
Entzun duzu, ezta?
Gauza asko gara gu
Eta denak oso ezberdinak.
Eta zu? Zer zara zu?
Egia esan, berdin zaigu.
Bene-benetan zaren bezalakoa nahi zaitugu hemen.
Ongi etorri geure mundura.
Baloreak
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.