Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Oporrak

Abestu dezagun!

 

OPORRAK
 
Yogurinha Borovak aurkezten du…
OPORRAK!!
Gure auzoetan, Euskal Herrian, mundu zabalean!!
 
Oporrak hasi dira
Zorionaren distira
Goazen denok kalera
Etor zaitez gurekin jolastera
 
Mendian ala hondartzan
Elur malutak plazan
Lagunekin elkartu
Ta egin dezagun parkour
 
Orain ere
Nire adiskide
Oporretan gustura gaude
 
Besarkatu
Elkar maitatu
Zeru izartsuaz gozatu
 
UO O O O
Bizipoza
UO O O O
Bizi, goza!
 
Iruñea, Anboto
Orio edo Maroko
Non gauden ez du axola
Dena dut gustuko
 
Ali doa kotxean
Familia ikustera
Denia aldiz hemen da
lagunekin parkean
 
Evelina doa
igerilekura
Kevin auzokoekin
doa kanpamentura
 
Esperientzia anitzak
dakartza bizitzak
Beraz ez zaitez geratu
Zatoz disfrutatu!!
 
Kultura asko daude
Denak batzen gaituzte
Elkarri errespetatzen
Denok oporrez gozatzen
 
Orain ere
Nire adiskide
Oporretan gustura gaude
 
Besarkatu
Elkar maitatu
Zeru izartsuaz gozatu
 
UO O O O
Bizipoza
UO O O O
Bizi, goza!
 
Yogurinha Borova

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia