Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Orain bat gara

abestiaren irudia

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Bikotea Emozioak eta sentimenduak

Abeslaria/Artista/Taldea: Ibil Bedi / Broken Brothers Brass Band

Urtea: 2021

Diskoetxea: Zehaztugabea.

Iraupena: 01:57 min

Gako-hitzak: bi gara bat gara

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ORAIN BAT GARA
 
Behatzak hotz, leihoa bero.
Gaur inoiz ez da gero.
Bi gara: zutabe bat, bi erro.
Lau begi, lau esku, bi lepo.
 
Bihar kantatu ezin,
gaur kantuan nauzu: zara, naiz, gara.
Gainetik soilik izarak.
Gaur kantuan nauzu: orain bat gara.
 
Giltzapean bildu duzu ahotsa.
Inork ez gaitu ezagutzen.
Negua da eta ez du hotzik egiten.
Leiho ireki bat zalantza guztiak argitzen.
 
Ibil Bedi
Musika: Broken Brothers Brass Band

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia