Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Orbainen azpian

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 1

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Segurtasun afektiboa Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak

Abeslaria/Artista/Taldea: Xabi Solano

Urtea: 2021

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:16 min

Gako-hitzak: bihotza bularra

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ORBAINEN AZPIAN
 
Jarri esku bat bularrean
sumatzen al duzu barnean
tximeleta bat?
Bi hego, mingain kiribil…
zure behatzei muxuka dabil.
Mundu bat dut orbainen azpian.
Lorez betetako zelai bat biontzat.
Hauxe eskatzen dit nire bihotzak.
Jarri burua bularrean
entzuten al duzu barnean
musikari bat?
Nota ozen, nota isil…
zuretzako vals bat jotzen dabil
Mundu bat dut orbainen azpian
Dantzatzeko pausu goxo bat biontzat
Hauxe eskatzen dit nire bihotzak.
Jarri begiak bularrean
ikusten al duzu barnean
itsas-argi bat?
Orain urrun, orain hurbil…
nire bidaia gidatzen dabil
Mundu bat dut orbainen azpian
Nik egunsentiak nahi ditut biontzat
Zer eskatzen dizu zure bihotzak
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Nerea Ibarzabal Salegi
Ahotsa: Xabi Solano Maiza
Zeinu Hizkuntzako interpretea: Ainhoa Moiua
Bihotzez Elkartea

 

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia