Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Ormatxulo

abestiaren irudia

Diskoa: Muu… sutxuak!

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Ikerketa ingurunean Literatura

Azpigaiak: Izaki bizidunak: animaliak (nahas-mahas) Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: esaera zaharrak, olerkiak, abestiak, aho-korapiloak, bertsoak…

Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk

Urtea: 2003

Diskoetxea: EITB

Iraupena: 02:05 min

Gako-hitzak: sagua katua

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

ORMATXULO

Ormatxulo batetik

gau batean ihesi

xagu ttiki polit bat

nuen nik ikusi

zihoan bizkorki!

 

Salto eta brinkoka

zebilela alaiki,

katu batek heldu zuen

bere hatzaparrekin

ta ezin ihes egin!

 

Ormatxulo...

 

Katuzarrak izanik

indar franko haundia

ez zuen askatu nahi

xagutxo gaisoa.

Nahiz egin nigarra!

 

Xagotxoak orduan

eginik deiadarra

katuari esan zion:

Txatxu eta zakarra,

egingo dizut farra.

 

Hau entzunez katua

zen guztiz haserretu,

xagua akabatzea zitzaion

bururatu eta hatzak altxatu!

 

Instant hortaz xagua

zen ondo baliatu

amenjesus batean

handik abiatu,

ta ormatxuloan sartu!

 

Ormatxulo barnean

dago xagu gaisoa,

ezin ahantz dezake

gertatutakoa.

A ze disgustoa!

 

Txit ederrak izanik

gauza urrutikoak,

honek orain nahiago du

gertu ta bertakoa:

bere ormatxuloa!

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia