Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Osaba

abestiaren irudia

Diskoa: Herriko festetan

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten

Gaiak: Literatura Harremanak Oreka eta afektibitatea

Azpigaiak: Biografia eta autobiografia Familia Balioak

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2017

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 03:17 min

Gako-hitzak: osaba amona antolakuntza ardura

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

OSABA

Egun batez deskontrola

Ez lana ta ez eskola

Pentsatu nuen hori galtzerik

Ez nuela nahi inola

Ohartzerako antolakuntzan

Lana hartu nuen hola.

 

Ni ere noizbait gaztea

Nintzen ta ez da txistea

Baina gazteen ardura denez

Iraganari eustea

Erabaki dut antolakuntzan

Ardura zuei uztea.

 

Antolakuntzak lan handia du

Umeak baina begira

Lana eginda lortutakoak

Gehiago gozatzen dira.

 

Zuen esku utziz hala

Amonak niri bezala

Egia da bai konpromisoa

Ikaragarria dala

Baina badakit zuekin esku

Onetan uzten dudala.

 

Antolakuntzak lan handia du

Umeak baina begira

Lana eginda lortutakoak

Gehiago gozatzen dira. (bis)

 

Ardura gurea bada

Poza adina ikara

Badakigunez behar denean

Hor dagoela osaba

Igual ez zaigu ondo irtengo

Baina saiatuko gara.

 

Antolakuntzak lan handia du

Umeak baina begira

Lana eginda lortutakoak

Gehiago gozatzen dira. (bis)

 

Egun batez deskontrola

Ez lana ta ez eskola

Pentsatu nuen hori galtzerik

Ez nuela nahi inola

Ohartzerako antolakuntzan

Lana hartu nuen hola.

 

Ni ere noizbait gaztea

Nintzen ta ez da txistea

Baina gazteen ardura denez

Iraganari eustea

Erabaki dut antolakuntzan

Ardura zuei uztea.

 

Antolakuntzak lan handia du

Umeak baina begira

Lana eginda lortutakoak

Gehiago gozatzen dira.

 

Zuen esku utziz hala

Amonak niri bezala

Egia da bai konpromisoa

Ikaragarria dala

Baina badakit zuekin esku

Onetan uzten dudala.

 

Antolakuntzak lan handia du

Umeak baina begira

Lana eginda lortutakoak

Gehiago gozatzen dira. (bis)

 

Ardura gurea bada

Poza adina ikara

Badakigunez behar denean

Hor dagoela osaba

Igual ez zaigu ondo irtengo

Baina saiatuko gara.

 

Antolakuntzak lan handia du

Umeak baina begira

Lana eginda lortutakoak

Gehiago gozatzen dira.  

 

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia