Diskoa: Kantakerixak (OƱatiko kontu zaharrak eta kantu barrixak)
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Literatura
Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak
Abeslaria/Artista/Taldea: Lee Kore
Urtea: 2022
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 08:26 min
Oharrak: Osaba baten instruccionac bere Illoba Ezcondu eta Necazari batentzat bere eta bere Familiaren gobiernu oneraco Jaungoicoaren Legue santubagaz conforme (Manuel Umerez Agirreren eskuzikribua, 1805)
OSABA BATEN INSTRUCCINUAK
Ez deustezube itzi bihar etxeko emakumeei arbola gainetan ibiltten eta arboletara edo matzera
eskalerakaz igoten.Ez da ere atorra utzian ibiltzen etxe barruban eta kanpuan Hau guzti hau
honestidadiak eragozten dabena da.Baina kuidadu, nire illoba, zeuben umiak alegriak ekusi
gura dituzuben, pretestuagaz ez dituzube inolako moduz etara bihar fiesta zailak, ez da ere
permitidu juan ditezen albo ermitetako eta albo herritako funzinuetara.
Egia da: Umiak ume dirian bitartian eta andi egin ditezenian ere bai, bihar ditube beren dibersinuak
beren denpoa seinalaubetan. Umiak umien modura eta nagusiak nagusian modura, baina kuidadu
andia ifini biharko dozube, neskatilak neskatilakaz aparte eta mutikuak mutikuakaz orobat aparte
dibertidu ditezen.
Mutikuak mutikuakaz eta neskatilak neskatilakaz zer egiten dauben ez dakiela, hartu leike beren
arteko ohituera donga batzubek, handi eginda ere kontinuatan daubela ohituera honeitan
eskrupulo bagarik, sinisturik, aparte izan ezkero dibersiñoa mutikuak mutikuaz eta neskatilakaz
dibertitia edozein modutan ez dala pekatu.
Eta siniste falso onek bein sustraiak botako balitu beren biotzetan. Jo! Nire jaungoikua! Eta zein
nekez, honelako prinzipioa daukain kristiaunak reduziduko liratekian, kastidadia gordetara!
Ahizpak ahizpakaz eta anaiak anaiakaz ere izango litukie mila bat beren arteko llaneza indezentziak.
Neskatilak gehiago dagoza onetara esponidurik beren arazotasun gehiago eta erropa sueltua
mediante, edozein modutan dabiltzela batez ere ezkutubetan.
Berba guitxitara reduzitiarren gogaikarriko materia hau, gurasuak ez daube bainere izentau bihar
aho utsez ere bizio laban eta itxaskor hauberen familia eta umien aurrian, eta inoiz sentiduko
baleude beren bendekuetan bere tuforen bat, ez daube izan bihar flematikuak eta patxorra
onekuak, baizikan kolera santu bategaz armaurik ifini beharko daube erremedio prontua baina
disimulauba eta prudentia.
Honetarako gurasuak mañaz gobernau bihar ditube beren umien dibersinuak, eta ala eguzari
arrasaldetan ifini bihar ditube beren umiak edo karta jokuren baten edo arrae jokura, baina euben
aurrian edo dantzan txipitubagaz edo beste dibersino modu inozente batzubetan ume artian
korritu oi daubenetan, baina guztia beren aurrian bada gurasuen bistan izan ezkero umien
dibersinua, ez dauka peligrurik.
Hartu egizu, nire iloba, baina konstanziagaz ohituera, zeure familia guztiagaz etxera erretiraraitako abe
narietarako, principalmente eguzari egunetan eta zeure bendeko emakumiai emungo deustezun
etxetik kanporako enkargubak emun biharko deustezu egun argiz, gautu baino lehenago etxian
egongo dirian moduban, eta ez bañere gabaz.
Ez eguiezu itzi alabai, gabaz inora juaten linulantzera.
Diabruba ez da deskuidaitan, indarra emuten mundubaren eta haragiaren pretensinuai.
...
...
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.