Diskoa: Bizipoza
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Azpigaiak: Garraiobideak: trena, autoa, autobusa, kamioia, hegazkina, itsasontzia, bizikleta, patinetea…
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Urtea: 2013
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 02:44 min
Gako-hitzak: furgoneta
PANPOXA FURGONETA
Koloretako etxe mugikorra
abian behera eta gora,
gurpilen gainean koketa,
Panpoxa, gure furgoneta.
Pa, pa, pa, pa gogorra da aldapa,
Po, po, po, zenbat oztopo!
Gurdi-bide, koxka ta zulo,
geldituko duenik ez dago!
Burrun, bun, burrun joango gara urrun,
irripide berriak marraztu ditzagun,
irriz irri po, po, burrun, burrun!
Marimok bolantea eskuetan,
Pirritx kantari ondoan,
Porrotxek bozina jotzean,
Pupu-Lore algara betean!
Pa, pa, pa, pa, patxo, muxu, patxo, pa!
Po, po, po, po, aio, aio!
Lagun zahar ta lagun berriak,
agurtzen ditugu guztiak!
Burrun, bun, burrun joango gara urrun,
irripide berriak marraztu ditzagun,
irriz irri po, po, burrun, burrun!
Panpoxa gure furgonetan
ilargiraino eta bueltan,
maite zaituztegula esatera gatoz
Panpoxa gure furgonetan.
BIZIPOZA - PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.