Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena
Gaiak: Hizkuntzak eta hiztunak
Azpigaiak: Euskara
Abeslaria/Artista/Taldea: Josu Bergara
Urtea: 2023
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 03:03 min
Gako-hitzak: euskara pantailak
Oharrak: Karaokea
PANTAILAK EUSKARAZ
Bideo-joko, pantaila,
pelikulako arrisku,
serietako pertsonaia
hizkuntzaren forman piztu!
Ahots, irudi, hitz, doinu,
(e)ta presentziaren jabe.
Inoren seinaleari
itxaron beharrik gabe!
Euskaraz herri gara,
euskaraz bizi bagara,
euskara pantailetara
(e)ta pantailetan euskara!
Euskaraz herri gara,
euskaraz bizi bagara,
euskara pantailetara
(e)ta pantailetan euskara!
Ikasteko (e)ta hezteko
pizteko (e)ta pozteko.
Nahi adina ezusteko
bizi eta ikusteko.
Gure pertsonaiak sortu,
asmatu (e)ta desiratu.
Izan dezagun non izan
eta nora begiratu!
Euskaraz herri gara,
euskaraz bizi bagara,
euskara pantailetara
(e)ta pantailetan euskara!
Euskaraz herri gara,
euskaraz bizi bagara,
euskara pantailetara
(e)ta pantailetan euskara!
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.