Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Paradisuko atean

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 6

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: baserriko animaliak

Abeslaria/Artista/Taldea: Kixki, Mixki eta Kaxkamelon

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 05:04 min

Gako-hitzak: oilarra urdea zezena behia astoa

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia
  • Erlijio jakin baten aldeko erabilera ezegokia.

Abestu dezagun!

PARADISUKO ATEAN

Paradisuko atean abere danak batean.

Pozez zebiltzan beren izenak

Adanengandik hartzean.

Paradisuko atean, abere danak batean.

—Ia orain kukurruku, zuk izena nola dezu?

—Esango dizut berehalaxe, Oilarra esan didazu.

—Ondo dago, kukurruku, zuk izena horrela dezu.

Paradisuko atean (...)

Nola da, berriz zurea?

—Kurrin-kurrinka nerea.

—Esango diot berehalaxe nerea, jauna, Urdea.

—Ondo dago jaun Urdea horrelaxe da zurea.

Paradisuko atean (...)

—Ea zu, lepogizena, nola da zure izena?

—Esango diot berehalaxe, nerea esan dit Zezena.

—Ondo dago lepogizena, horrela da zure izena.

Paradisuko atean (...)

—Esne ta adardun gurea nola dezu zuk zurea?

—Esango dizut berehalaxe Behia da, jauna, nerea.

—Esne ta adardun gurea, horrela dezu zuk zurea.

Paradisuko atean (...)

—Belarri-luze mukitzu, zuk izena nola dezu?

—Ai neri jauna, ahaztu, ahaztu, ahaztu egin zait, barkatu.

—Ondo dago jaun mukitzu Astoa zera gaurtik zu.

Paradisuko atean (...)

Kixki, Mixki eta Kaxkamelon

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia