Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Paradisuko atean (Gipuzkoa)

abestiaren irudia

Diskoa: Pinpirin eta Florian

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Izaki bizidunak: baserriko animaliak

Abeslaria/Artista/Taldea: Anje Duhalde

Urtea: 2000

Diskoetxea: Elkarlanean

Iraupena: 04:01 min

Gako-hitzak: animalien izenak

Oharrak: Diskoaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=12 Kantaren azalpena: https://urtesasoiak.com/?page_id=1594

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

PARADISUKO ATEAN

Paradisuko atean
abere danak batean.
Pozez zebiltzan beren izenak
Adanengandik hartzean.
Paradisuko atean,
abere danak batean.

—Ia orain kukurruku,
zuk izena nola dezu?
—Esango dizut berehalaxe,
Oilarra esan didazu.
—Ondo dago, kukurruku,
zuk izena horrela dezu.

Nola da, berriz zurea?
—Kurrin-kurrinka nerea.
—Esango diot berehalaxe
nerea, jauna, Urdea.
—Ondo dago jaun Urdea
horrelaxe da zurea.

Etorri hona, kakari,
nola esan dizut nik zuri?
—Esango dizut berehalaxe,
Oiloa esan dit neri.
—Ondo dago kakakari
horrelaxe esan dizut zuri.

—Ea zu, lepogizena,
nola da zure izena?
—Esango dizut berehalaxe,
nerea ezin dit Zezena.
—Ondo dago lepogizena,
horrela da zure izena.

—Esne ta adardun gurea
nola dezu zuk zurea?
—Esango dizut berehalaxe
Behia da, jauna, nerea.
—Esne ta adardun gurea,
horrela dezu zuk zurea.

Belarri-luze mukitzu,
zuk izena nola dezu?
—Ai neri jauna, ahaztu, ahaztu,
ahaztu egin zait, barkatu.
—Ondo dago jaun mukitzu
Astoa zera gaurtik zu.

Anje Duhalde

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia