Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Perez sagutxoa

abestiaren irudia

Diskoa: Makarroiak

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak Gorputz-atalak Gorputzaren funtzionamendua

Abeslaria/Artista/Taldea: Takolo, Pirritx eta Porrotx

Urtea: 1997

Diskoetxea: Matxinsalto

Iraupena: 02:39 min

Gako-hitzak: Perez Sagutxoa hortza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

PEREZ SAGUTXOA

Hortz bat erori zait

askaria hartzen

amatxorengana

joan naiz lehenbailen

Erakutsi diot,

esan dit eman

gauez gordetzeko

burukopean

 

Perez sagutxo isil-isila

hanka puntetan datorkit bila

Perez sagutxo xarmangarria

hortz baten truke utzi oparia

 

Pijama jantzi dut

hortza gordeta

ohean sartu naiz

ilusioz beteta

 

Argia itzaltzera

ez naiz ausartu

urduri nago

eta ezin lokartu

 

Perez sagutxo isil-isila

hanka puntetan datorkit bila

Perez sagutxo xarmangarria

hortz baten truke utzi oparia

 

Esnatzerakoan

ezustekoa

ohetik jaikita

altxa burukoa

Azpian panpina

zoragarria

esker mila

lagun maitagarria!

 

Perez sagutxo isil-isila

hanka puntetan datorkit bila

Perez sagutxo xarmangarria

hortz baten truke utzi oparia

       MAKARROIAK - TAKOLO, PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia