Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Perutxo txikiaren ipuina

abestiaren irudia

Diskoa: Bularretik mintzora

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Haur-literaturako ahozko eta idatzizko testuak: ipuinak, kontakizunak, alegiak

Abeslaria/Artista/Taldea: Herrikoia / Galtzagorri elkartea

Urtea: 2010

Diskoetxea: Eresbil

Iraupena: 02:31 min

Gako-hitzak: ipuina behia

Oharrak: Hemen entzun dezakezue: https://www.ibbygaltzagorri.eus/bularretik-mintzora/fitxategiak/dokumentuak/mediateka/28-perutxo-txikiaren-ipuina.m4a

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

PERUTXO TXIKIA (Ipuina)

Baserri handi batean, mutiko txiki-txiki bat bizi zen; Perutxo zuen izena. Egun batean eskolarik ez eta amari esan zion.

-Ama, banoa belarretara jolasean ibiltzera.

-Ongi da, baina kontuz behiaren inguruan ibili gabe.

-Bai, ama...

Eta abiatu zen Perutxo korrika batean. Belardira iritsi eta zilipurdika hasi zen aurreraka eta atzeraka; salto txikiak eman zituen eta ziri-bueltak. Baina konturatu orduko behi handia zegoen tokira inguratu zen. Hau lasai-lasai ari zen belarra jan eta belarra jan, ezerrekin ere konturatu gabe. Halako batean, "AUMMM" Perutxo txikia irentsi zuen.

Gaua iritsi zen, Perutxo etxean ez eta ama kezkatu eta atarira irten zen Perutxoren bila.

-Perutxo, non zara? -Deiadar egin zuen behin eta berriz, erantzunik gabe.

Halako batean, ukuilura inguratu eta han hasi zen deiadar:

-Perutxo, non zara?

Eta ahots txiki-txiki batek arrapostu.

-Behiaren tripan, behien tripan.

Oker ote zegoen, sinetsi ezin, eta berriz hasi zen deika.

-Baina Perutxo, non zaude?

-Behiaren tripan, behiaren tripan.

-Eta noiz aterako zara?

-Behiak puzkarra botatzen duenean, behiak puzkarra botatzen duenean.

Halako batean, behiaren tripak hasi ziren mugitzen eta puzkar handi bat bota zuen, eta haren atzetik kaka-plasta izugarria bat. Eta haren erdian azaldu zen Perutxo lehen bezain txikia baina oraingoan berde-berdea.

HERRIKOIA(Moldaketa)

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia