Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Pilota berria

abestiaren irudia

Diskoa: Kaleak bizirik

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Gorputz-lengoaia Adierazpen plastikoa eta bisuala

Azpigaiak: Jolas librea Materialak, koloreak, testurak, teknikak eta plastikarako prozedurak

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2021

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 02:30 min

Gako-hitzak: pilota koloreak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

PILOTA BERRIA

Ortzadar antza dauka pilotak 

a ze kolore bizia!

koloreekin jolasten dugu 

alaituz gure bizia.

 

Atsegina da guztiz trapuzko

pelota borobil hori. 

Bere kolore berde, urdina, 

gorri, more edo hori.  

 

Bota pilota gogor zerura 

eta egin gora jauzi. 

Esku artean indartsu heldu 

lurrera ez dadin jausi. 

 

Entzun nahi al duzue

daukagun berria?

Esku artean dugu

pilota berria,

txerritxoko diruaz 

erosi berria.  

 

Eta buruan jotzen badizu

hartu dezakezu mina, 

ziur laguntzera datorrela 

kuadrillako lagun mina. 

 

Batak besteari pilota pasa

baina utzirik tartea

egunero da beharrezkoa 

jolaserako tartea.

 

Gustatu al zaizu prestatu dugun

hitz eta kolore salda?

hitz berdinekin hainbat esanahi 

kuriosoa ez al da?


Entzun nahi al duzue

daukagun berria?

Esku artean dugu

pilota berria,

txerritxoko diruaz 

erosi berria. (bis)  

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia