Diskoa: Allakuidaos
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Aisialdia
Azpigaiak: Euskal pilota
Abeslaria/Artista/Taldea: Txirri, Mirri eta Txiribiton
Urtea: 1994
Diskoetxea: IZ
Iraupena: 03:07 min
Gako-hitzak: pilota euskal kirola
PILOTAN
PAUSO MOTZEAN LASTERKA
BOTE EGIN ETA SAKEA
EZKER PARETA ZAZPI KOADROAN
EDO PASA EGITEA.
PILOTA, PILOTA KIROLA,
ONENETAKOA PIEROLA
AIREZ, BESAGAIN, SOTAMANO,
PAREKORIK GABE ATANO.
DEJADAK ETA BI PARETA,
MAISURIK ONENA OGETA
TXAPELAK PILATU ETA SEGI,
TXAPELDUNIK BADA, RETEGI.
GERRIKOA ELEGANTE LOTU
HASTEKO ESKUAK BEROTU.
EZKER-ESKUBIZ EMAN PLASTA,
FRONTIS ERDIRA ZAILA EZ DATA.
PILOTA KONTUZ ZABALERA,
ERNE EZ BOTA TXAPAPERA.
GOZATUZ ASKO HARROTZEN BADA,
ONDOREN TXOKOAN DEJADA.
PILOTA, PILOTA JIRAKA,
BURUZ-BURU EDO BINAKA,
ERNE BEGIAK IRIKITA,
BERDIN ESKUZ EDO ERRAMINTA
ZESTA PUNTA, ERREMONTEA,
XARE, PALA, ERREBOTEA,
SAKE, BOLEA ETA ERRESTO,
TANTOA EGITEKO PRESTO.
OTARRETIK PILOTAK HARTU,
EGOKIENA AUKERATU
BIZIA BAINO HOBE MOTELA,
ASKO ATERAKO DA BESTELA.
AURREKO KOADROETAN EUTSI,
TANTOA EGIN ARTE EZ ETSI
TRABESAKNOLA DAUDEN GALDE,
MILA EHUNI GORRIEN ALDE.
PILOTA, PILOTA JOKOA
IRABAZI ETA GALTZEKOA
AZKEN TANTORA NORI LEHENAGO
ERRONKA BIZIA HORDAGO.
PILOTA GOGOTIK ASTINDUZ
ORAIN HARROTUZ ORAIN BILDUZ
AURKAKOA MENDEAN HARTU
KALE EGITERA BEHARTU.
FRONTOIAN BADAGO ZARATA
HORI BUILA ETA ZALAPARTA
ARTEKARI ETA ZALETUAK
TXALOAK ETAAPUSTUAK
GALTZEAK EZDIO AXOLIK
EZ DUGU ZERTAN LOTSATURIK
ANIMO! BURU HORI ALTXA
IZANGO DA ETA ERREBANTXA.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.