Diskoa: Mari Motots
Eremuak: Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Gorputza eta bere kontrola Historia
Azpigaiak: Norberaren irudia Piratak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx
Urtea: 2006
Diskoetxea: Katxiporreta
Iraupena: 03:01 min
PIRATA EGURZANGOA
Itsasoko pirata
gogorrak gara gu
eraso dugu Bilbo
bai eta Gurugu.
Itsaso guztietan
kaioak testigu,
beldurgarriak gara,
ez dugu sosegu.
Karibeko zikloiak,
ontzi arinetan,
zeharkatu ditugu
beti lapurretan.
Pirata izan naiz beti,
buruan painelu,
begi bat tapaturik
sable zulagailu...
Begi bat tapatuta,
negarra estaltzeko
egurrezko zangoa
suntsitu delako.
Ontzi ederra nuen
masta gorak eta
belak haizez beterik
burezur-bandera.
Izugarria nintzen,
orain barregari:
egurrezko zangoa
pipien janari.
kontuak egin eta
ai, gero negarra!
egurrezko zango hau,
ai, pipiak jana!
Egurrezko zango hau,
ai, pipiak jana!
Itsasoko pirata
gogorrak gara gu
eraso dugu Bilbo
bai eta Gurugu.
Itsaso guztietan
kaioak testigu,
beldurgarriak gara,
ez dugu sosegu.
MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.