PIRATA EGURZANGOA
Itsasoko pirata
gogorrak gara gu,
eraso dugu Bilbo
bai eta Gurugu.
Itsaso guztietan,
kaioak testigu,
beldurgarriak gara,
ez dugu sosegu.
Karibeko zikloiak,
ontzi arinetan,
zeharkatu ditugu
beti lapurretan.
Pirata izan naiz beti,
buruan painelu,
begi bat tapaturik
sable zulagailu…
Begi bat tapatuta
negarra estaltzeko
egurrezko zangoa
suntsitu delako.
Ontzi ederra nuen
masta gorak eta
belak haizez beteerik
burezur-bandera.
Izugarria nintzen,
orain barregarri:
egurrezko zangoa
pipien janari.
SENTITU, PENTSATU, EKIN – PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.