Diskoa: Haur Jolasen Abestiak III
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Harmonian Hazten Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Gorputz-lengoaia Gorputza eta bere kontrola Historia
Azpigaiak: Jolasak Trebetasunak Piratak
Abeslaria/Artista/Taldea: Hik hasi
Urtea: 2002
Diskoetxea: Xangorin
Iraupena: 00:50 min
PIRATA HANKAMOTZA
Pirata hankamotza
balantzan gorputza.
Besorik gabe dabil
haruntza honuntza.
Lagunengana doa
beti eginez bultza.
Bi oinak lurrean (e)ta
bere heriotza. (bis)
HAUR JOLASEN ABESTIAK III – HIK HASI
Musika: Xabier Zabala Hitzak: Joxe Mari Auzmendi
Nola jolasten den
Biribil handi bat marrazten da lurrean.
Jolasten dutenak hanka baten gainean eta besoak
soin aurretik gurutzatuta jartzen dira eta salto eginez
bata bestearen kontra oreka galarazten saiatzen dira.
Bi oinak lurrean jartzean edo marratik kanpora irtetean jokalariak kanporatu egiten dira.
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.