Diskoa: Haur Jolasen Abestiak III
Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Gorputz-lengoaia Historia
Azpigaiak: Jolas sinbolikoa Piratak
Abeslaria/Artista/Taldea: Hik hasi
Urtea: 2002
Diskoetxea: Xangorin
Iraupena: 01:45 min
Gako-hitzak: jolasa
PIRATEN ABESTIA
Trata, trata, euskal piratak, ei!
Trata, trata, bandera airean.
Trata, trata, euskal piratak, ei!
Trata, trata, ezpata eskuan.
Zakua bete zilarrez,
kolkoa tope koilarez,
piratak altxorraren bila.
Gu baino ausartagorik,
gu baino handiagorik bada
hona etor dadila.
Denok gara adiskide,
denok gara jolaskide,
hator gure itsasontzira.
Bete ditugu kupelak,
jantzi ditugu txapelak,
goazen ba itsaso erdira.
Gora, behera, ezker, eskuin,
gora, behera, ezker, eskuin,
inoiz ez dugu guk hartzen min.
Gora, behera, ezker, eskuin,
gora, behera, ezker, eskuin,
orotan jokatzen dugu fin.
Gora, behera, ezker, eskuin,
gora, behera, ezker, eskuin,
ez dakigu zer den negarra.
Gora, behera, ezker, eskuin,
gora, behera, ezker, eskuin,
entzun gure arteko algara.
HAUR JOLASEN ABESTIAK III – HIK HASI
Musika: Xabier Zabala Hitzak: Josu Txapartegi
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.