Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Piraten indarra

abestiaren irudia

Diskoa: Mundu berri bat guztiontzat 1

Eremuak: Harmonian Hazten

Gaiak: Harremanak Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola

Azpigaiak: Familia Elkartasuna Emozioak eta sentimenduak Segurtasun afektiboa Gaixotasunak, sindromeak eta gaixotasun bereziak Osasun fisikoa

Abeslaria/Artista/Taldea: EƱaut Elorrieta

Urtea: 2021

Diskoetxea: Elkar

Iraupena: 04:37 min

Gako-hitzak: beldurra zaintza mina bizimina minbizia bizipoza maitasuna babesa elkartea ausardia bizinahia

Oharrak: Zeinu hizkuntza

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

PIRATEN INDARRA
 
Kolpea! Erraietan arrakala
beldurrak ahozabala
babesa ta zaintza profesionala
egia onartu ahala.
Haur baten begirada.
Gazte baten besarkada
min eta bizimin
minbiziaren bi kriskitin
zu, ausardia, eredua, bizipoza
gu, familia, maitasuna ta bihotza.
Etxeko txikienen irrifarra
itzaltzen ez den izarra
hori da gidari dugun iparra
txapeldun baten indarra.
Elkarte baten babes sentipena
mediku talde onena
batuta errezagoa da dena
ez galdu itxaropena.
Haur baten begirada.
Gazte baten besarkada
min eta bizimin
minbiziaren bi kriskitin
zu, ausardia, eredua, bizipoza
gu, familia, maitasuna ta bihotza.
Zu, ausardia, eredua, bizipoza.
Gu, familia, maitasuna ta bihotza.
BIZINAHIA!
 
Musika: Xabier Zabala
Hitzak: Amaia Agirre Arrastoa
Ahotsa: Eñaut Elorrieta
Zeinu Hizkuntza: Ainhoa Moiua
Aspanogi eta Aspanovas Elkarteak

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia