Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Pirritx eta Porrotx

abestiaren irudia

Diskoa: Patata, patata

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Aisialdia

Azpigaiak: Zirkua, pailazoak, magia, joko malabarak, akrobaziak…

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2004

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 02:37 min

Gako-hitzak: Pirritx eta Porrotx pailazoak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

PIRRITX ETA PORROTX

Hankaluze, saltari eta handia

bibote kilikagarria

astakirten samarra baina

Porrotx beti maitagarria.

 

Kikirriki, pinpirin eta argia

pinpilinpauxa dantzaria

oso mari-matraka baina

Pirritx beti maitagarria.

 

Pipi pipi pipi pipi Pirritx

popo popo popo popo popo Porrotx

pipi pipi pipi pipi Pirritx

Pirritx eta Porrotx.

 

Gu gara barre gosetien bazka

tristontzio ororen botika

kaixo eki, adio borraska

has gaitezen denok txaloka.

 

Euskal Herrian barrena bagoaz

kantatuz, jolastuz, euskaraz

zuek agurtzeko irrikaz

bozina joka furgonetaz.

PATATA PATATA – PIRRITX ETA PORROTX

 

 

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia