Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Pirritx eta Porrotx maitagarri

abestiaren irudia

Diskoa: Mari Motots

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Aisialdia

Azpigaiak: Zirkua, pailazoak, magia, joko malabarak, akrobaziak…

Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx

Urtea: 2006

Diskoetxea: Katxiporreta

Iraupena: 01:57 min

Gako-hitzak: sudur gorria pailazoak

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

PIRRITX ETA PORROTX MAITAGARRI

Kantauri itsasoaren altzoan,

udaberriko usain gozoan,

ikastolako ate aurrean,

Pirritx eta Porrotx jolasean.

Jantzi dezagun sudur gorria,

sorginekin hegan etorria.

 

Sudurrean gorri, bihotzean irri,

Pirritx eta Porrotx maitagarri.

 

Txokolate-marrubizko ametsak,

esnezko musu, begiko pozak,

txorakeria ta kontu aldrebesak,

barrez amaitzen diren promesak, samurtasunaren esperantzak

uxatzen ditu gure zalantzak.

 

Sudurrean gorri, bihotzean irri,

Pirritx eta Porrotx maitagarri. (2 aldiz)

     MARI MOTOTS - PIRRITX ETA PORROTX

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia