Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea
Azpigaiak: Elkartasuna
Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk
Urtea: 2026
Diskoetxea: Zehaztugabea.
Iraupena: 03:02 min
Oharrak: 11. Euskararen Maratoia
PIZTU! SUGARRA GU GARA
Itzali nahi zutena dago bizirik
ez gaitezen mantendu orain geldirik
itzal soil bat bihurtzen denean hitza
herri bizi bat dugu pizteko giltza
sugarra hauspotzeko elkarlanean
zu ere sartu zaitez akelarrean! (Akelarrean!)
Piztu da Lasarte Oriaren indarra
sua eta garra izan honen parte
herria lehertu arte dena kutsatu arte
mugak hautsi arte ezinezkora arte
utopiara arte
Herria izan dadin aske
piztu haur, heldu ta gazte
Eternal bihurtzea berrogei ordu
gure poxpolo honek erronka hor du
bizirik mantentzeko indarra gara
denontzat ta denona baita euskara
atzean utzi lotsa eta beldurra
gure tximiniari eman egurra! (Eman egurra!)
Piztu da Lasarte Oriaren indarra
sua eta garra izan honen parte
herria lehertu arte dena kutsatu arte
mugak hautsi arte ezinezkora arte
utopiara arte
Herria izan dadin aske
piztu haur, heldu ta gazte
Hamaikagarren maratoia!
Piztu!
Piztu sugarra!
Sugarra gu gara!
Gora euskararen maratoia!
Herria izan dadin aske
piztu haur, heldu ta gazte x2
Herria izan dadin aske
piztu heldu,
piztu gazte,
piztu haur, heldu ta gazte
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.