Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Plisti plasta

abestiaren irudia

Diskoa: Lea balea . 5 urte

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Eguraldia: hodeiak, euria, haizea, elurra, izotza, txingorra, ekaitza, ostadarra, ihintza, tenperatura...

Abeslaria/Artista/Taldea: batzuk

Urtea: 1993

Diskoetxea: Ibaizabal

Iraupena: 01:16 min

Gako-hitzak: euria putzuak botak

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

PLISTI PLASTA

Plisti-plasta, plisti-plaust

mela-mela eta blai-blai.

Plisti-plasta, plisti-plaust

mela-mela eta blai-blai.

 

Zaparrada, zipristin,

harri koskor eta buztin.

Plisti-plasta, plisti-plaust

mela-mela eta blai-blai.

 

Bota berri ta guzti

irten naiz etxetik,

gauez egin du eta

euria gogotik.

 

Putzutan ez sartzeko

nire amak esan dit.

Berak esandakoa

egin behar beti.

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia