Diskoa: Fonemafonia 2
Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea
Gaiak: Ikerketa ingurunean
Abeslaria/Artista/Taldea: Imanol Urbieta
Urtea: 1984
Diskoetxea: ELKAR
Iraupena: 03:57 min
Gako-hitzak: euria plisti plasta putzua
PLISTI PLAUST
Plisti, plasta, plisti, plaust
mela, mela ta blai, blai,
zaparrada, zipriztin,
harrikoxkor ta buztin.
Bota berri ta guzti irten dut etxetik.
Gauez egin du eta euria gogotik.
Putzutan ez sartzeko nire amak esan dit.
Berak esandakoa egin behar beti.
Zein ederki nabilen zipriztin zaratan.
Putzuan sartu arren; ez zait sartzen botan.
Gero probatuko dut sakonagoetan.
Haundiek ez dakite bizipoza zer dan.
Putzuan neurria ez da errez jakiten,
banan banan guztiak nik ditut probatzen.
Halako baten hanka hasi zait freskatzen;
zuloa zegoenik ez zuen ematen.
Etxera joan orduko amaren errita.
Aurrena trumoia ta segidan tximista.
Zapatila kenduta, zipli eta zapla,
Ipurtalde honetan hotz haundirik ez da.
FONEMAFONIA 2 – IMANOL URBIETA
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.