Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Postaria

abestiaren irudia

Diskoa: Etxean

Eremuak: Ingurunea Ezagutzea Eta Esploratzea

Gaiak: Ikerketa ingurunean

Azpigaiak: Lan-eremuak: lanbideak, komunikabideak, zerbitzuak, baserria, abeltzaintza, nekazaritza, arrantza, industria, turismoa…

Abeslaria/Artista/Taldea: Potx eta Lotx

Urtea: 2019

Diskoetxea: Algara

Iraupena: 02:38 min

Gako-hitzak: postaria gutuna postontzia

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia

Abestu dezagun!

POSTARIA

Maisu, ingeniari edo arkitekto

ze ikasi pentsatzen zalantzen menpeko

hautua egin nuen postari sartzeko

ta atera zitzaidan guztia perfekto!

 

Hor nabil egunero atariz atari

postontziak betetzen pozik ta kantari.

 

Amodio gutunak zenbat erabilpen,

isunak ez du gauza bera eragiten,

postalekin malkoak kanporaino irten

etxetan sartzen ditut hamaika sentipen.

 

Nahiz interneta izan nik aurkako arma

indartsuagoa da gutun baten xarma.
 

Hor nabil egunero atariz atari

postontziak betetzen pozik ta kantari.
 

Nere moto horian auzotik auzora

sentipenak sartuaz postontzi zulora

azkar pasatu ohi zait laneko denbora

inor bizi ote da ni bezain gustora.

 

Hor nabil egunero atariz atari

postontziak betetzen pozik ta kantari.

 

Hor nabil egunero atariz atari

postontziak betetzen pozik ta kantari

Laralara:

Pozik ta kantari

Postontziak betetzen pozik ta kantari.

Potx eta Lotx

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia