Eremuak: Harmonian Hazten
Gaiak: Oreka eta afektibitatea Gorputza eta bere kontrola
Azpigaiak: Emozioak eta sentimenduak Gorputz-atalak
Abeslaria/Artista/Taldea: Pirritx eta Porrotx
Urtea: 2005
Diskoetxea: KATXIPORRETA
Iraupena: 02:14 min
Gako-hitzak: pozik gorputz atalak
POZIK
Bi begi eder ditut zuek ikusteko
bihurri keinu egiteko
ahoa sekretu handiak kontatzeko
ja, je, ji barre egiteko.
Eskuak zuei bostekoa emateko
bi besoak besarkatzeko
hankekin, arin, euripean korri egin
putzuetan saltoka zuekin.
Poz-pozik, bizi, bizi naiz
marisorgina, polit-polita
patxoak jaso, muxutxoak eman
zoriontsuena munduan.
Bi begi eder ditut zerua ikusteko
hodeien formak asmatzeko
ahoa, txistuka fiuit aritzeko
kukuari kuku egiteko.
Eskuak elurrezko panpina osatzeko
bi besoak fandangorako
hankekin jauzi matxinsaltoarekin
kanta dezagun elkarrekin.
Poz-pozik, bizi, bizi naiz
marisorgina, polit-polita
patxoak jaso, muxutxoak eman
zoriontsuena munduan.
MAITE ZAITUT - PIRRITX ETA PORROTX
kontaktua@abestuzikasi.eus
Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.