Haurrentzako euskal abestien katalogoa

Pozkarioz dantza zagun

abestiaren irudia

Diskoa: 100 Haur Kanta 8

Eremuak: Komunikazio Eta Errealitatearen Adierazpena

Gaiak: Literatura

Azpigaiak: Tradizioak: Gabonak

Abeslaria/Artista/Taldea: Alaitz eta Maider

Urtea: 2001

Diskoetxea: Egunkaria

Iraupena: 02:54 min

Gako-hitzak: Jesus

Oharrak: Karaokea

Egokitasuna:
desegokitasuna irudikatzen duen irudia
  • Erlijio jakin baten aldeko erabilera ezegokia.

Abestu dezagun!

POZKARIOZ DANTZA ZAGUN

Pozkarioz kanta zagun gaur Jesusen jaiotzea

Al guziaz gora zagun sortu dan Jainko Semea

O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

Eresika Aingeruak entzuten dira kantatzen

Gu ere hasi gaitezen pozturik Jauna goratzen

O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

Jesus negu gogorrean ohetzat duzu lastoa

Nola bada atseginetan dukegu gure gogoa?

O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

Sortzetik apaltasuna diguzu Jauna irakasten

Zergatik goratasuna dugu bada guk bilatzen?

O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

O Jesus zure graziak alda gaitzala guziak

Alaitz eta Maider

Harremanetarako

kontaktua@abestuzikasi.eus

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrez bete behar dira.



oinaren irudia